BURDINMENDI BIDE BERDEAREN TALDEDUATLOIA

TALDEDUATLOIA lau pertsonako taldeetako kirol-proba bat da, herrikoia; running-a eta txirrindularitza konbinatzen dira, 74 km-ko distantzia ibiltzeko, talde bakoitzeko lau kideen artean, Burdinmendi Bide Berdean barrena, Bizkaian, Enkarterriko eskualdean.

Bigarren edizioa 2019ko azaroaren 3an egingo da. Irteera 09:00etan izango da, Sopuertako Bezi auzoko zelaietan, Artzentales udalerriko Burdinmendi Bide Berdeko 0. kilometrotik 900 metrora.

Ekimen hau Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak sortu zuen, eta Artzentales – Sopuerta – Galdames – Abanto Zierbena – Muskizeko udalek babesten dute, Burdinmendi Bide Berdea sustatzeko helburuz; tren-azpiegitura zahar bat da, paseatzeko, korrika egiteko edo bizikletaz ibiltzeko bide bihurtu dena.

  1. artikulua. Erakunde antolatzailea
  • Burdinmendi Bide Berdearen TALDEDUATLOIA Enkarterrialde Landa Garapeneko elkartearen ekimen bat da, Aire Norte Barakaldoko enpresak gidatua eta koordinatua. Sozietate-izena: Rubén Sanz Fernández – Mª Ángeles Fernández Robledo, SC eta IFK: J-95753208
  1. artikulua. Ibilbidea
  • 37 kilometroko ibilbide lineal eta ez-zirkularra da, Sopuertako Bezi auzoan hasi eta Muskizeko Pobeñan amaituko dena, Burdinmendi Bide Berdea gurutzatuz.
  • Ibilbideak noranzko bakarra izango du, Bide Berdearen gainerako erabiltzaileekiko gatazkak saihesteko.
  • Lehenik eta behin, txirrindularitza-modalitateko taldeetako kideak irtengo dira, 37,25 kilometroak oso-osorik egiteko, Sopuertako Bezi auzotik Muskizeko Pobeñara. Erlojupeko formatuan egingo dute, 30 segundoko irteera-tarteekin. Segurtasuna eta gainerako kirolariekiko errespetua direla eta, debekatuta dago aurreko txirrindularien arrastoa jarraitzea (“zorroztaile” moduan ezagutzen dena). Beste parte-hartzaile bat topatuz gero, eta, jakinda ezin duzula aurreratu, aurreko edo aldeko distantziari eutsiz jarraitu beharko duzu, gatazkak ekidin eta antolakuntzak zigorrik ez ipintzeko.
  • Txirrindularien irteeraren ondoren eta 15 minutuko tartearekin, korrikalariak hasiko dira ateratzen:
    – 1. korrikalaria: Bezi (Sopuerta) – La Aceña (Galdames) 15,10 kilometro.
    – 2. korrikalaria eta lehen erreleboa: La Aceña (Galdames) – Gallarta (Abanto Zierbena) 13,90 kilometro.
    – 3. korrikalaria eta bigarren erreleboa: Gallarta (Abanto Zierbena) – Pobeña (Muskiz)  8,25 kilometro.
  • Antolakuntza-batzordeak ibilbide aldatzeko eskubidea izango du, baita proba osoa edo haren zati bat bertan behera uztekoa ere, baldintzek hala eskatzen badute.
  • Seinaleak eta pasabide-kontrola: Ibilbidean kartelak eta balizaje-zintak ipini dira ondo seinaleztatzeko. Kartelak egongo dira kilometro esanguratsu guztietan.
  • Kontuan hartuta Bide Berdeko tarte batzuetan ibilgailu motordunak ere ibiltzen direla etxebizitzetara sartzeko, seinaleak ipiniko dituzte probako parte-hartzaileei lehentasuna emateko.
  • Bigarren TALDE DUATLOIA Bide Berdetik egiteko gehieneko denbora-tartea bost ordu eta erdikoa izango da (5,30 ordu). 13:15ean erreleboa hirugarren korrikalariari eman ez dioten taldeak (Abanto Zierbenako Gallartan) lasterketatik kanpo geldituko dira.
  • Ibilbidearen mapa eta etapa bakoitzaren xehetasunak webgunean kontsulta daitezke: taldeduatloia.eus
  1. artikulua. Izen-emateak
  • Izena emateko plataforma abian egongo da 2019ko ekainaren 27tik urriaren 27ra bitartean.
  • Izen-emate guztiak webgunearen bitartez egingo dira: taldeduatloia.eus
  • Taldeko kide batek emango du izena, eta, pasahitza lortu ondoren, gainerako kideek izena eman ahal izango ditu lau kideko taldea osatu arte: Txirrindulari bat eta hiru korrikalari.
  • Taldeak lau pertsonakoak izango dira guztira.
  • Taldeek honako kategoria hauetan eman ahal izango dute izena:
    – Gizonezkoen taldea
    – Emakumezkoen taldea
    – Talde mistoa         : Gutxienez emakumezko bat taldeko.
      * Kategoria batean ez badute gutxienez 3 taldek izena ematen, kategoria hutsik geratuko da.
  • Gehienez 120 taldek osatuko dute proba bigarren edizio honetan.
  • Izena ematearekin batera, taldeko kide guztiek erregelamenduaren artikulu guztiak onartzen dituzte.
  • 2019ko urriaren 10era bitartean, talde bakoitzak 74 euro ordaindu beharko ditu izena emateko, eta 94 euro urriaren 27ra bitartean.
  • Izena ematean, parte-hartzaile bakoitzak proban parte hartu eta TALDE DUATLOIA poltsa jaso ahal izango du, ekitaldiarekin lotutako kirol-kamiseta tekniko batekin, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museorako (Abanto Zierbena) eta Muskizko El Pobal burdinolarako sarrerekin, bizikletarentzako ur-bidoi batekin eta Bide Berdeari eta Enkarterriko eskualdeari buruzko informazioarekin.
  • Logistika- eta ekoizpen-arrazoiak direla eta, antolakuntzak ezin ditu % 100an bermatu kamiseta teknikoaren neurriak irailaren 30etik aurrera egindako izen-emateetan.
  • Parte-hartzaileak zozketa batean sartuko dira euren dortsal-zenbakiarekin; izan ere, eskualdeko kultura-, gastronomia- eta aisialdi-baliabideak zozketatuko dituzte proba amaitu ondoren.
  • Txirrindularitzako edo atletismoko federazio-lizentzia duten parte-hartzaileek hori erakutsi beharko dute dortsala jasotzerakoan.
  • Edozein nazionalitateko kirolariek, federatuak edo ez-federatuak, hartu ahal izango dute parte, probaren egunean 18 urte baino gehiago baldin badituzte eta erregelamenduan zehaztutakoa errespetatzen badute.
  • 16 eta 18 urte bitarteko adingabeek gurasoen edo legezko tutorearen baimen sinatua aurkeztu beharko dute.
  • 75 urtetik gorako pertsonek ezingo dute parte hartu proban.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bere ardurapean hartuko du parte, jakinda maila fisiko egokia duela proba amaitzeko.
  1. artikulua. Denborak neurtzea
  • Txirrindularitza-probarako erlojupekoa: Parte-hartzaile bakoitzak txip bat izango du bere dortsalean, 37,25 kilometroak egiten ematen duen denbora neurtuko duena (Sopuertako Bezi auzotik Muskizeko Pobeñara).
  • Errelebo-modalitatea korrika: Talde bakoitzeko hiru korrikalariek elkarri emango dioten lekukoak txip bat izango du, ibilbide osoaren eta hiru tarteen denbora neurtuko duena.
  1. artikulua. Anoak
  • Honako anoa-puntu hauek ezarriko dira:
    1- 5. km Las Barrietas (Sopuerta), mineral-zamalekuaren ondoan.
    2- 10. km  Sopuertako El Castaño auzoko askaldegian.
    3- km La Aceña (Galdames), antzinako geltokiaren ondoan. Lehen erreleboa.
    4- 22. km Muskizeko Borja auzoaren bidegurutzean.
    5- 28. km Abanto Zierbenako Nafarroa 4b kalean. Bigarren erreleboa.
    6- 33. km El Kardeo (Zierbena).
    7- 37. km Pobeñako (Muskiz) adinekoen erresidentziaren aurrean. Helmuga.
  1. artikulua. Dortsalak jasotzea
  • Antolakuntzak laster jakinaraziko ditu dortsalak jasotzeko egunak, ordutegiak eta guneak.
  1. artikulua. Sariak eta opariak
  • Sailkapena, talde eta denborekin, probaren webgunean argitaratuko da kategoriako sailkapenarekin batera (emakumezkoa, gizonezkoa eta mistoa).
  • Poltsa oroigarria parte-hartzaile bakoitzari: Ekitaldiarekin lotutako kirol-kamiseta teknikoa, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museorako (Abanto Zierbena) eta Muskizko El Pobal burdinolarako sarrerak , bizikletarentzako ur-bidoia eta Bide Berdeari eta Enkarterriko eskualdeari buruzko informazioa.
  • Parte-hartzaileak zozketa batean sartuko dira euren dortsal-zenbakiarekin; izan ere, eskualdeko kultura-, gastronomia- eta aisialdi-baliabideak zozketatuko dituzte proba amaitu ondoren.
  • Trofeoak eta dominak: Trofeoak emango dizkiete kategoria bakoitzeko lehen hiru taldeei. Trofeoak probaren oroitzapenezko eskulturak izango dira, tokiko artista batek egindakoak. Halaber, dominak emango dizkiete kategoria bakoitzeko lehen hiru taldeetako kideei (emakumezkoa, gizonezkoa eta mistoa).
  1. artikulua. Lesioak eta bizikleta-matxura mekanikoak
  • Zer dio erregelamenduak bi egora horien inguruan?– Txirrindularia kanpoan gelditzen bada matxura edo arazo batengatik Kasu horretan, korrikalariei hiru erreleboak egiteko aukera emango zaie, eta zigor-denbora bat aplikatuko zaio denbora osoari. Laster zehaztuko dugu denbora gehigarri hori.

    – Korrikalaria lesionatzen bada:Kasu horretan, antolakuntzako kide batek lekukoa jasoko du bizikletaz, eta taldeko hurrengo kideari emango dio, zeinak aurreko erreleboko korrikalari guztiei itxaron beharko dien irteteko. Bestalde, taldeari denbora estra bat gehituko zaio azken emaitzan, oraindik zehazteke dagoena.

  1. artikulua. Ingurumena

TALDE DUATLOIA Burdinmendi Bide Berdea paisaia naturalez dago osatuta gehienbat; beraz, nahitaezkoa izango da ingurumena zaintzea. Besteak beste, ezingo dira hondakinak bota.  Horretarako, edukiontziak ipiniko dituzte zuzkidura-puntuetan.  Parte-hartzaileek ez badute oinarrizko arau hori betetzen, probatik kanpo geldituko dira.  Parte-hartzaileei ingurumena babesteko eskatzen zaie: horretarako, zuzkidura-puntuetako zabor-poltsak erabili beharko dituzte hondakinak botatzeko. Ibilbidean zehar kanpoko laguntza jasotzen dutenak, ingurumena zikintzen dutenak eta antolakuntzaren jarraibideak errespetatzen ez dituztenak probatik kanpo geldituko dira.

  1. artikulua. Osasun-laguntza eta segurtasuna
  • Antolakuntzak ibilbidea aldatzeko eta desbideratzeko eskubidea izango du baldintzek hala behartzen badute, baita proba betan behera uztekoa ere baldintza meteorologikoak egokiak ez badira edo ezinbestekoa baldin bada. Hala ere, antolakuntza-batzordeari dagokio erabaki hori hartzea.
  • Parte-hartzaileek istripuak izan dituztenei laguntzeko eta larrialdi-zerbitzuei deitzeko betebeharra dute (dortsalean aurki daiteke telefono-zenbakia). Ezinbestekoa da dortsala ondo ikustea, parte-hartzaileek edo ikusleek ikusteko eta larrialdi-zerbitzuei jakinarazteko.
  • Parte-hartzaileek bide-segurtasunarekin lotutako legeak bete beharko dituzte; izan ere, nahiz eta Burdinmendi Bide Berdea zeharkatzen den arren, trafikoa eta errepide-bidegurutzeak ere egongo dira. Polizia-agenteek eta laguntzaileak bidetik atera ahal izango dituzte gainerako parte-hartzaileentzat eta Bide Berdearen erabiltzaileentzat arriskutsuak diren pertsonak.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuko ditu bere buruari edo hirugarrengoei eragindako kalteak.
  • Gomendagarria da parte-hartzaile bakoitzak Alpify aplikazio mugikorra deskargatu eta aktibatzea lasterketan zehar.
  • Kaskoa eta dortsalak: Nahitaezkoa izango da kaskoa erabiltzea BTT ibilbidean zehar. Parte-hartzaile bakoitzak begi bistak ipini beharko du dortsala, gorputzaren enborraren aurreko aldean eta bizikletaren eskulekuan, inolako aldaketarik gabe. Parte-hartzaileek ez badute arau hori betetzen, probatik kanpo geldituko dira.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bere ardurapean hartuko du parte, jakinda maila fisiko egokia duela proba amaitzeko.
  • Antolakuntzak eskubidea izango du parte-hartzaileei proba medikuak eskatzeko, forma-egoera egokia egiaztatzeko helburuarekin.
  • Parte-hartzaile bakoitzak probaren ibilbidea ezagutu beharko du.
  • Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko parte-hartzaileek proban zehar jasandako lesio edo istripuak.
  • Antolakuntzaren araudia urratzen duten pertsonak sailkapen ofizialetik kanpo geldituko dira.
  1. artikulua. Datuen babesa
  • Parte-hartzaile bakoitzak baimena ematen dio antolakuntzari irudiak atera edo grabatzeko eta bere irudia erabiltzeko martxa sustatu eta hedatzeko, hedabide guztietan (irratia, prentsa, bideoak, argazkiak, DVD, Internet, kartelak etab.). Halaber, merkataritza- eta publizitate-erabilerarako eskubide guztiak lagatzen ditu, eta ez du eskubiderik izango konpentsazio ekonomikoak jasotzeko. Horrez gain, 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorriz, parte-hartzaileak baimena ematen du bere datuak antolakuntzaren fitxategi automatizatuetan gordetzeko. Halaber, jakinarazten zaio datu horiek tratatuko dituztela merkataritza- eta administrazio-kudeaketetarako eta bestelako jardueretarako.
  • Parte-hartzaile bakoitzak fitxategi horiek kontsultatu ahal izango ditu bertako edukia zuzendu edo deuseztatzeko. Horretarako, idatziz eskatu beharko du helbide elektroniko honetan: info@taldeduatloia.eus
  • Parte-hartzaile bakoitzak onartzen du bere datuak laga ahal izango dituztela Aire Norte eta ADR Enkarterrialde erakundeen kudeaketa eta barne-administrazio egokiarekin lotutako jardueretarako. Halaber, Aire Norte eta ADR Enkarterrialde erakundeek euren produktu, kudeaketa edo zerbitzuekin lotutako informazioa bidaltzea onartzen du.
  • Parte-hartzaileek beren datuak paragrafo honetan adierazi bezala tratatzeko baimena emateak izaera ezeztagarria du, atzeraeraginezko izaerarik gabe, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6 eta 11 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
  1. artikulua. Erregelamendua onartzea

Probarako izena emateak erregelamendu hau onartzea eta antolakuntzaren aurkako eskubideei uko egitea dakar, baita probatik eratorritako ekintza legalak alde batera uztea ere.