IBILBIDEA

Bezi auzoa (Sopuerta) izango da abiapuntua eta Pobeña (Muskiz) helmuga. Probak “Burdinmendi Bide Berdeko” bi puntu horiek elkartzen dituzten 37 km-ak aurkeztu ditu, baita podiuma lortzeko lehiatuko den ibilbidea ere. Txirrindulari eta runnerren arteko ibilbide bat izango da, bi aldiz osatuko dutena, guztira 74 km.

Zirkuitua norabide bakarrean egingo da. Lau pertsonaz osatutako talde bakoitzak honela hartuko du parte:

CONTRARRELOJ CICLISTA: Bº BEZI (Sopuerta) – POBEÑA (Muskiz)

Lehenik, II. TALDEDUATLOIKO txirrindularitza-modalitatean parte hartzen duten talde bakoitzeko kideak irtengo dira.

TRACKA IKUSI

DESKRIBAPENA
Erlojupeko formatuan, 30’’-ko tarteekin aterako dira, Bezi auzoa (Sopuerta) eta helmuga, Pobeña (Muskiz), elkartuko dituen 37 km-ak egiteko. Ibilbide azkar bat, desnibel pilatu positibo txikikoa. Lasterketaren lehen eta hirugarren herena bereziki azkarra izango da, hor egongo baita zirkuituaren jaitsiera handiena.

PROFILA

MAPA

Erlojupeko parte-hartzaileak ateratzen bukatzean, talde bakoitzeko running modalitateko parte-hartzaileak ateratzen hasiko dira, elkarrekin. Bezi auzoa (Sopuerta) La Aceñarekin (Galdames) elkartzen duen 15 km-ak egin beharko dituzte. Gune horretan, talde bakoitzeko bigarren errelebulariak hurrengo zatiari ekingo dio, beste 14 km-koa, hirugarren taldekidera arte, Gallarta auzoan egongo dena (Abanto Zierbena).  Han egingo da hirugarren eta azken errelebua, Pobeñako helmugara iritsi arte (Muskiz), 8 km-ko distantzian.

1. Runnerra: Bezi (Sopuerta – La Aceña (Galdames)

TRACKA IKUSI

DESKRIBAPENA
14,90 km-ko sektorea, Burdinmendiko Bide Berdeko lehen zatitik igarotzen dena. Lursaila, ia osorik lur trinkotuzkoa da, eta lasterketaren aldeko desnibel apur batekin; horri esker, bide azkarra da.  Bide Berdea ibiltzen da, Artzentales, Sopuerta eta Galdames udalerrietatik.

PROFILA

MAPA

2. Runnerra: La Aceña (Galdames) – Gallarta (Abanto Zierbena)

TRACKA IKUSI

DESKRIBAPENA
13,10 km-ko sektorea, lur trinkotuko zorua asfaltoarekin konbinatzen duen lursail mistoan.

PROFILA

MAPA


3. Runnerra: Gallarta (Abanto Zierbena) – Pobeña (Muskiz)

TRACKA IKUSI

DESKRIBAPENA
8,25 km azkarreko sektorea; itsasoaren mailara jaitsiko da Gallarta (Abanto Zierbena) Arenako hondartzarekin elkartuko duen bidegorritik (Muskiz). Hareatzara iritsita, Pobeñarantz abiatuko dira (Muskiz), helmuga gurutzatu arte.

PROFILA

MAPA