BURDINMENDI BIDE BERDEA

Osasuna, Natura eta Historia

Entzun, hartu arnasa eta sentitu Bide Berdea.

Burdinmendi Bide Berdea meatzari-treneko bide zaharrak oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bihurtzearen emaitza da. 42,5 kilometroan, Artzentales, Galdames, Sopuerta, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerriak zeharkatzen ditu, Enkarterrin, Bizkaian.
Gaur egun, meatzaritza-jarduerarik gabe eta trenbideak kenduta, Bizkaiko meatzaritzaren historia ezagutzeko eta naturaz eta aisia osasuntsuaz gozatzeko modu paregabea da. Bere ibilbidea erraza da, gorabehera leunekin.
Bide Berdearen mapa birtuala: